Green economy, subjektibotasun berdeak? Begiratu soziologikoa
Laburpena
Bizi dugun gizarte errealitatea, kapitalismo post-fordistak dituen egiteko eta egituratzeko moduen eraginpean dago. Arriskua, ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna gailentzen dira eta norbanakoari eskatzen zaio bere izatearen zein kokapen sozialaren ardura bizkar gainean har dezan. Garai bateko diskurtso ekologista, kapitalismoaren logikaren aurreko praktika antagonikotzat har zitekeena, egiteko modu malguagoetan txertatu da, green economy fenomenoaren baitan. Bada, ikerketa honetan, Bartzelonako hirigune metropolitarrean kasuikerketa burutu dugu, elkarrizketen eta azterketa dokumental zein bisualaren erabilera eginez. Ekonomia berdearen arrakastaren giltzak zeintzuk diren arakatu nahi izan dugu, bere atzean gordetzen diren arrazoi eta prozesu psikosozialetan sakonduz. Bestelako proposamen eraldatzaileekin alderatuz, zein ondorio sozial dakartzan eta ze gizarte talderi begirakoa den bere jarduna arakatu dugu. Biztanleriaren gaineko kudeaketa biopolitikoak eta kapitalismoan sorturiko desberdintasun sozialek topo egiten duen lekuan kokatu dugu. Azkenik, bere izaera ez eraldatzailea jarri dugu agerian, Ecological Modernization Theroy-ren paradigmapean garaturiko teoria eta praktika zehatzaren artean dauden kontraesanak azpimarratuz.Downloads
INGURUAK Sarbide Irekiko aldizkaria da, hau da, zenbaki bakoitza argitaratu eta berehala sarrera librekoa da. Liburua irakurtzeko, bilatzeko, deskargatzeko, banatzeko eta berrerabiltzeko aukera dago, edozein euskarritan, merkataritza-helburuetarako ez bada, eta legeak aurreikusitakoaren arabera, Argitaletxearen (Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea) edo egilearen aldez aurreko baimenik gabe, betiere jatorrizko lana behar bezala aipatzen bada (zenbakia, urtea, orrialdeak eta DOI, hala badagokio) eta jatorrizkoan egiten den edozein aldaketa argi adierazten bada. Edukia beste edozein bitarteko edo formatutan erabiltzeko, oraingoa zein etorkizunekoa, aldez aurretik egile-eskubideen titularraren idatzizko baimena behar da.

